|
XIX mendearen
hasieran euskaristia-ospakizunak handitasunez ospatzeko zegoen parrokiako abesbatzaren jarraitzailea da gaur egungo Etxarri-Aranazko Abesbatza. 1972. urteaz geroztik parrokiako esparrutik atera eta bere ibilbidea hasi zuen eskatzen zaion tokira joateko. Hala eta guztiz ere, ez du bere
hasiera ahaztu eta egun berezietan emanaldiak ematen segitzen du: festak, Gabonetako kontzertua, eta abar.
|